XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Luparen handipena edo ahalmena, honela definitu ohi da (angeluak txikiak direla kontutan harturik):

28.36. irudietan ikus daitekeenez, eta / eta / zentrimetrotan

(28-109) formulan balio hauek ordezkatuz, denez, izango da.

Erretinan eratzen den irudiaren tamainu angeluarra handitu egin daiteke, objektua fokua eta luparen bitartean jarriz.

Dakizuenez, kasu honetan, lente konbergente honek sorturiko alegiazko irudia begirantz hurbilduko da, eta beraz, erretinan sortuko den irudiaren tamainu angeluarra handitu egingo da, kristalinoaren moldapen-ahalmenaz baliatuz.

28.37. irudia. Luparen handipen maximorako baldintzak.

Lupak sorterazitako alegiazko irudia begiaren puntu hurbilean balego, ikusmenerako handipen maximoa lortuko genuke (28.37. irudia).

Ikus dezagun kasu honetan zein izango litzatekeen handipen horren balioa.

Lente meheen formulatik, honako hau dugu: